euskara | espaņol
albisteak

Zer da Eskolako Agenda 21

“Eskolako Agenda 21ek ikasleei euren inguruko ingurugiroaren problematika aztertzeko eta ulertzeko, baita herritar arduratsua izateko ere bidea ematen die, gizarte bidezkoagoaren eta ekologia aldetik iraunkorragoaren alde egin dezaten”.

Herriko Plaza

Ikastetxeko eta inguruko ingurugiro kalitatearen eta iraunkortasunaren alde aritzeko hezkuntza-komunitatearen konpromisoa da.

Ingurua begiztatzeko interesa, bidegabea eraldatzeko nahia eta lan egiteko gogoa dakartza berekin, baita guztion orainaren eta etorkizunaren alde egiteko konpromisoa hartzea ere.

Oinarrizko hiru osagai ditu: ikastetxeko eta inguruko ingurugiro iraunkortasuna, curriculum-berriztapena eta komunitatearen parte-hartzea.

“Eskolako Agenda 21ek ikasleei euren inguruko ingurumenaren problematika aztertzeko eta ulertzeko, baita herritar arduratsua izateko ere bidea ematen die, gizarte bidezkoagoaren eta ekologia aldetik iraunkorragoaren alde egin dezaten”.

HELBURUAK

  • Ikasleak ohitzea euren ikastetxeko eta udalerriko ingurugiroaren kalitateari eragiten dieten arazoetan parte-hartzera, kooperatzera, erabakiak hartzera eta konprometitzera.
  • Ikastetxea ingurugiroarekiko praktika arduratsuaren eta errespetutsuaren eredu bihurtzea.
  • Hezkuntza-elkarteko agente guztien arteko koordinazio-mekanismoak sendotzea.
  • Garapen iraunkorrak dakartzan exijentziei erantzuteko curriculuma egokitzea.


LANGAIAK

IKASTETXEAREN KUDEAKETA IRAUNKORRA

Mundu mailako ingurugiro-arazo larriek Barakaldon eta ikastetxean ere isla izaten dute: baliabideak kontsumitu, hondakinak sortu, eta klima-aldaketan zerikusia izaten dute. Gai horiek guztiak aztertu eta hobetu ere egin daitezke Eskolako Agenda 21en bitartez:

  • Eraikina eta ingurua: argiteria, jolas-gunearen eta guztion espazioen antolaketa, gune naturalak...
  • Hondakinak eta birziklapena:  paper-murriztapena, gaikako hondakinen bilketa eta gordailutzea.
  • Energia eta ura: sistema erreduktoreak eta eraginkorrak erabiltzea zisternetan, konketetan eta beroa mantentzean.
  • Garraioa: ibilgailua pribatuen erabilera murriztea, oinezkoentzako bideak, eskola inguruko bide-segurtasuna...

CURRICULUM-BERRIZTAPENA

Eskolako Agenda 21ek metodoei eta edukiei dagozkien curriculum-alderdiak aztertu behar ditu, zeren eta ikasleei inguruko ingurugiro-problematika ezagutzeko eta ulertzeko bidea ematen dien hezkuntza-praktika izan nahi baitu:

  • Parte-hartzea, diziplinartekotasuna eta kudeaketa demokratikoa.
  • Gizarte eta ingurugiro problematikaren azterketa.
  • Bizikidetasuna (zentroko giroa), talde lana (lankidetza), kalitatea eta giza garapena.
  • Helburuen eta metodologiaren arteko koherentzia.


KOMUNITATEAREN PARTE-HARTZEA

Ingurua eta zentroko ingurugiro-kudeaketari buruzko alderdiak ezagutzeak ikasleei euren zentroaren eta inguruaren kudeaketan arduratsu jokatzeko eta parte-hartzeko aukera izan dezaten balio behar du:

  • Komunitateko baliabideak aprobetxatzea, hastea eta sartzea bertan. Komunitateko hezkuntzako agenteen integrazioa.
  • Desberdintasunak konpentsatzea eta dinamizazio soziala. Guztionaren balorazioa.
  • Tokiko Agenda 21en parte-hartzea

LAN-PROZEDURA

1.- Barakaldoko Udalak hasieratik dihardu lana sustatzen eta koordinatzen.

2.- Ikasleek, irakasleek, irakasle ez direnek eta gurasoek osatutako ingurugiro-batzordea antolatzen hasi dira ikastetxeak. Jende horren guztiaren ardura izango da Ekintza Plana egiteko abiapuntu izango dugun diagnosia burutzea.

3.- Diagnosia egin ostean,  zentro arteko bilera egingo da eskuratutako ondorioak batera jarri, eta Udal Foroa antolatzeko.

4.- Ekintza Plana egiteko (hobetzeko proposamenak eta konpromisoak): zentroaren egoera hobetzeko, zentroek hartutako konpromisoen berri emango dute, baita udal kudeaketarekin zerikusia duten proposamenak ere. Udal Foroa eta zentro arteko bigarren bilera antolatuko dira.

  • Udal foroa: Alkatea, proiektuaren ardura duen zinegotzia eta zentroetako ordezkariak, neska-mutikoa protagonista direlarik, izango dira bertan. Foro horretan, hondakinen edo hobetzeko ekintzen udal kudeaketarekin zerikusia duten diagnosiak aurkeztuko dira.

Prozesu osoak irauten duen bitartean, eta hilean behin, koordinazio bilerak  burutuko dira zentroekin.

gora

Eskolako Agenda 21 Barakaldon

Barakaldoko udalerriak 2005-2006 ikasturtean zehar jarri zuen abian Eskolako Agenda 21.  Aipatu prozesuak jarraipena izan du aurtengo 2010-2011 ikasturtean.

INSKRIBATUTAKO IKASTEGIAK

2005-2006 ikasturtea:
  • Alkartu Ikastola
  • Mukusuluba LHI
  • Arrontegi LHI
  • Zuhatzu LHI
  • Antonio Trueba BHI
  • Beurko BHI
  • El Regato HLBHIP
  • Begoñako Andre Maria-Salestarrak HLBHIP
  • Arrosarioko Andre Maria HLBHIP
  • San Juan Bosco HLBHIP
  • San Paulino de Nola HLBHIP
  • Barakaldo LHIitsasadarra
2006-2007 ikasturtean 6 ikastetxe gehiago sartu dira:
  • Ibaibe LHI
  • Sta Teresa-Bagatza-Beurko LHI
  • Nicolas Larburu GLHBI
  • Gurutzetako BHI
  • Alazne HLBHIP
  • La Milagrosa HLBHIP
2007-2008 ikasturtean:
  • La Inmaculada HLBHIP
  • San Vicente Paúl HLBHIP
  • Gurutzeta LHI
  • Nicolás Larburu GLHBIk utzi egin du.
2008-2009 ikasturtean:
  • CP Larrea LHI
2010-2011 ikasturtean:
  • CEP Alkartu Ikastola LHIk utzi egin du.

IKASLEK, GUZTIRA: 9.525


LANERAKO AUKERATUTAKO GAIAK

2009/2010 eta 2010/2011 IKASTURTEAK

Udal A21e diagnosirako gida

2008/2009 IKASTURTEA

Eskolako Agenda 21aren lanerako gaia, ikasturte honetan, hauxe da:

2007/2008 IKASTURTEA

EKINTZA PLANA. ESKOLAK BERE GAIN HARTUTAKO ARDURAK. UDALAK BERE GAIN HARTUTAKO ARDURAK.

Ikastetxeak bere gain hartzen dituen ekintza ildoak eta iradokitzen diren ekintza proposamenak, udal foroan aurkezten dira. Udala, berriz, ardura hauek hartzen ditu bere gain:

gora

Jasangarritasuneranzko heziketa eta A21

Jasangarritasuna:

“Gaur egungo belaunaldiaren beharrizanak asetzen dituen garapen mota, etorkizuneko belaunaldien gaitasuna konprometitu barik eurek ere beren beharrizanak ase ditzaten” (“Brundtland txostena” 1987).

Jasangarritasuneranzko heziketa

Jasangarritasuneranzko heziketaAzken hamarkadotan biztanleriak ingurumen-krisiari buruz duen sentsibilizazio-mailak gora egin du. Gehiago konturatzen gara zeintzuk diren planetaren mugak.

Aberats bakar batzuek duten ekoizteko eta kontsumitzeko modua ezin da planeta osora zabaldu, alde batetik solidarioa ez delako, eta bestetik, ekosistema guztiak suntsituko lituzkeelako.

Banakakoaren praktikak ere neurtu behar dira. Jende askoren harri-koskorrek gizarte oso baten ohiturak alda ditzakete.

Azken hiru hamarkadetan ingurune-hezkuntzak ingurunearen narriadurari buruzko iritzi-egoera sortzen eta kontzientziak pizten lagundu du, baita ingurugiroa ulertzen, ingurune-arazoetan inplikatzen eta errespetuko eta zaintzeko ohiturak ezartzen ere.


Tokiko Agenda 21


Rio de Janeiron 1992an burutu zen Ingurugiroari eta Garapenari buruzko Nazio Batuen gailurrean parte hartu zuten 175 herrialdeek sinatutako agiririk garrantzitsuena da Tokiko Agenda 21.

Etorkizuneko belaunaldiei Lurra bizitzeko baldintza egokietan uzteko, gure planetako bizitzari eusten dioten sistemak zaintzeko Ekintza Plana da, gobernu guztiek, eta  ingurugiroan oihartzuna duten erakunde  eta instituzioek ere abian jarriko dutena hain zuzen.

Erkidegoko agente sozioekonomiko guztien parte-hartzean oinarritzen da, ondorengo lan-metodoaren bitartez:
  • Ingurune-egoerari buruzko diagnosia egiten du.
  • Tokiko edo eskualdeko jasangarritasuna lortzera bideratuta dauden neurriak planifikatzen ditu.
  • Gaikako arloak lantzen ditu, hala nola baliabide naturalak, energia, hondakinak, trafikoa, garraioa, ingurune-arriskuak eta herritarren parte-hartzea.
  • Urtero lortu diren hobekuntzak ebaluatzeko balio duten ingurune-adierazleak zehazten ditu.
Barakaldoko udalerriak, lehenago aipatutako urratsei jarraituz, 2005eko irailean jarri zuen abian Tokiko Agenda 21.

Tokiko Agenda 21ek defendatzen dituen jarduera eta konpromisoaren eremu bikoitza askoz ere nabariagoa da ikastetxeetan, ondorengo eginkizunok gauza baititzakete:
  • Garapen iraunkorraren aldeko ohiturak eskuratzea sendotu.
  • Konfiantza-giroa sustatu, osasunerako ona dena.
  • Eskola-elkarteko kide guztiek parte hartu.
  • Premiazkoenak diren inguruneko eta gizarteko gaiei heldu.
Ikastetxeek Tokiko Agenda 21en parte-hartzea garapen iraunkorrarekin konprometitutako hezkuntza-praktikarako aukera da.

gora
logo
Barakaldoko Udala
Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Kirolak Arloa